XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) barrenean, futbol-baloiaren itxurako mantxa marroi izugarria paparrean, margo tantak gonaren aldean, urratu handiak albo bakoitzean (poltsikoen bila ibili zenean egindakoak), Jonen ostikadaren marka eta belarraren mantxak bizkarrean, inoiz kentzen ez diren horietakoak.
Soinekoa zeharo hondatuta zuen.
Eta, agian, horregatik hartu zuen hain gaizki Aitorrek berriro txistu egitea.
Eneko aurrez aurre jarri zitzaion Aitorri eta gorrotoz begiratu zion.
- Neuri egin didazu txistu?
Aitorrek, harriturik, arrosa koloreko agerpen hari begiratu zion.
Zaborrontziaren gainean, Aitor deseroso sentitu zen eta beste modu batera eseri zen.
- Bada, ni
- Ni...
Une batez zalantza izan zuen, ez zekien nola amaitu esaldia, baina, segituan, esan zion pozik oihuka:
- Ni pertsona naiz!
Eta egun osoan zehar pilaturiko amorru guztia Aitorren kontra zuzendu zuen.
Bere bizitzako egunik nazkagarri eta ikaragarrieneko haserre guztia pilatu eta Aitor lurrera botatzea lortu zuen.
Eta han gelditu zen Aitor lurrean zabalduriko zabor piloaren erdian.